Dakizuenez, aurtengo berrikuntzen artean, irakurketa plan berriari ekin diogu. Horretarako, LH1etik aurrera, egunero-egunero umeek, egunaren hasieran, 30 minutu emango dituzte irakurketa saioetan. Dakigunez, irakurketa eta bere ulermena lantzen duten ikasleek, aurrerago modu oso nabermenean hobetzen dute konpetentzia guztien bereganaketa.
Plan hau aurrera eramateko, klaseen iraupena hamar minututan moztu behar izan dugu, beraz, saio bakoitza, hemendik aurrera, 50 minutuko izango da. Erabaki hau ez da ere kapritxo bat izan. Hurrengo irudian ikus dezakezuenez, gaian adituak diren askok diote garrantzikoa dena ez dela kantitatea, kalitatea baizik.

Hemen uzten dizuegu ere gaia hobeto azaltzeko bideo labur bat. Baina gogoan izan, edonolako zalantzarik izatekotan, jo gure telefono, mail helbide edo ikastolara bertara.