Eskolaz kanpoko ekintzak

Ordutegiak

Tarifak

Multi-jarduerak

Ekintza ludikoa da, HH4 eta 5era begira egina. Jarduera ezberdinetan arituko dira ikasturtean zehar, kirol jarduerak, gorputz-espreziozkoak, psikomotrizitatekoak… Norbanakoaren eguneroko bizitzarako eta kirol jarduerarako oso onuragarria da, motrizitatean eta sormen kapazitatean laguntzen baitu.

 

Atletismo

LH1etik aurre egiteko pentsatuta dagoen ekintza da. Lasterketak, jauziak, jaurtiketak, etab. praktikatzen, modu ludikoan haien motrizitatea garatzeko aukera ematen du atletismoak.

Gimnasia erritmikoa

Kirol honetan, gorputz osoa erabiltzearen bidez, eta mugimendu ikasterrazen bidez, umeen kordinazioa lantzen da, baita haien psikomotrizitatea ere. Honetaz gain, gimnasia erritmikoak postura txarrak ekiditzeari laguntzen dio, baita umeen emozioen adierazpenean ere. LH1tik aurrera egiteko pentsatuta dago ekintza hau.

Patinajea

Kirol dibertigarria eta osasuntsua da, oreka, koordinazioa eta malgutasuna lantzeko ezin hobea. Asfalto gainean bizitza aktibo bat sustatzen du, kaloriak erre eta muskuluak indartuz. Gainera, aire librean praktikatzeko aukera ematen du, estresa murriztu eta ongizatea areagotuz. Patinatzea, ikasleek elkarrekin gozatzeko jarduera bikaina da.

Xakea

Umeentzako xake ekintzak pentsamendu logikoa eta estrategia lantzen ditu, haurrek kontzentrazioa eta aurreikuspena garatzeko aukera eskainiz. Partiden bidez, haurrek pazientzia, erabaki-hartze gaitasuna eta arauekiko errespetua lantzen dituzte. Jarduera honek irudimena ere pizten du, jokaldi berriak sortu eta aurkariaren mugimenduak aurreikusten saiatzen diren bitartean. Emaitza: pentsamendu estrategikoa, arreta eta autoerregulazioa garatzen dituzten ume arduratsu eta sortzaileak.

Robotika

Umeentzako robotika ekintzak teknologia eta sormena uztartzen ditu, haurrek pentsamendu logikoa eta arazo-konponketa gaitasunak modu praktikoan lantzeko aukera eskainiz. Pieza eta programazio errazen bidez, haurrek robot txikiak sortu eta erronkak gainditzen dituzte, ikasketa esperientzia dibertigarri eta motibatzailea bihurtuz. Jarduera honek talde-lana, pazientzia eta berrikuntza sustatzen ditu, etorkizuneko gaitasun garrantzitsuak garatuz. Emaitza: irudimenez beteriko, teknologiarekiko jakin-mina duten eta sormenarekin ikasten duten umeak.

Dantza Modernoa

Jarduera honen helburu nagusia ikasleengan dantzarako zaletasuna piztea da. Klaseen bitartez, ikaslearen bilakaera eta ikaskuntza bilatuko da, gozamena inondik inora ahaztu gabe. Dantza zaletasun gisa ulertzen dugu, gozatzen eta ondo sentiarazten zaituen hori, dantzatzen ikastea.

Futbito

LH3tik aurrerako ekintza. Talde-lana eta lankidetzan oinarritutako ekintza da. Ikasleen psikomotrizitate garapenean laguntzen du. Helburua ez da lehiaketa bera, baizik eta kirolaren baloreak eta arauak ezagutzea ere. Taldekideekin errespetua ere sustatzen da. Oinarrizko elementu taktikoak eta teknikoak garatuko dira.

Sormen Tailerra

Irudimena eta artearen bitartez psikomotrizitate fina eta sormena lantzeko sei urtetik aurrera zuzenduriko tailerra. Material eta teknika ezberdinak ezagutzeko tailer aproposa, buztiña, tenpera, barniza, mihiseak, oholak, kartoia, abalorioak… denetarik probatuko dute aurten gure artista txikiek beraien eskuekin.

 

Ingelesa

Gure ikasleak munduan zehar mugitu ahal izateko hikuntzak ezagutzea ezinbesteako delaz jabetzen gara. Haien ingeles maila hobetzeko asmoz, gure metologiari aparteko bat eskaintzen diogu, ikasleen artean ahozko hizkuntzaren erabilera sustatzen duen sistema ludiko eta parte-hartzaile baten bidez.

 

Zirku-Dantza

Umeentzako zirku-dantza ekintzak jolasa eta sormena uztartzen ditu, haurrak gorputza eta oreka modu dibertigarrian lantzera bultzatuz. Akrobazia eta dantza ariketak eginez, haurrek koordinazioa, indarra eta konfiantza garatzen dituzte. Jarduera honek haien irudimena pizten du, talde-lana sustatuz eta emozioak espresatzeko aukera emanez. Emaitza: mugimenduaz eta musikaz gozatzen duten ume aktibo eta sormen handikoak.

Arauak

  • Ekintza bakoitzaren programaketa, eta talde zein espazioen banaketa, hala eta ekintza berriak sortzea Eskola Kirolako Batzordeen esku egongo da.
  • Ekintza bakoitzak ikasle minimo bat behar izango du, minimora ez ailegatzekotan, ekintza ez da aurrera eramango.
  • Ez ahaztu eskolaz kanpoko ekintzak, hezkuntzaren osagarri direla, borondatezkoak izan behar direla, eta umeek ez dutela behartuta etorri behar.
  • Edozein errespetu falta ekintza hauetan, bai monitore zein ikaskideei, familiari komunikatuko zaio.
  • Monitoreak falta izango balira (gaixotasun bategatik, edo betebehar pertsonalengatik), ordezkatuak izango lirateke egun horretan, eta ordezkoak betiko programaketa aurrera eramango luke.
  • Ordainketa: hile osokoa egingo da, urritik ekainaren erdirarte. Ez da kontutan hartuko zenbat egun opor dituen hilabete bakoitzak, hau kontutan izan delako jada prezioak erabakitzean.
  • Inskripzioak hiruhileko osokoa izan beharko du, ezin da bajarik eman hiruhilekoa bukatu baino lehen.

 

Altak / bajak:

Alta berriak emateko, matrikula epean egonda, izen-emate formularioa bete beharko duzue. Epetik kanpo eskatua, idazkaritzan komunikatu eta ekintzaren egoeraren arabera (ume kopurua, etab.) erabakia hartuko da.

Baja emateko, idazkaritzan komunikatu opor egunak baino lehen (Gabonak, aste santua, uda). Gogoan izan, dagokion dokumentu bidez eskatutako bajak besterik ez direla bideratuko. Bestelako kasuetan (gaixotasun, lesio…), behar bezala justifikatuta egon beharko dute.