Aisialdi batzordetik gogorarazi nahi dizuegu larunbatean, azaroaren 4an, Ikastolako neguko 6. babarrunjana egingo dugula. Oraindik tiketak eskuratzeko aukera duzue ikastolako idazkaritzan.
Nagusiak: 10€
Umeak: 5€ (12 urtera arte)
Lekua bakarrik: 1€
Hauxe izango da egitaraua: Eguneko etekinen zati bat elkartruke proiektua finantzatzeko erabiliko da.
11:00 Azoka, txiki gunea…
12:00 Xaboi Burbuilak
14:30 Bazkaria
15:30 Zinema
16:00 Mus Txapelketa
17:00 Zunba
Eguneko etekinen zati bat elkartruke proiektua finantzatzeko erabiliko da. Proiektua oso inportantea da Itxaropena ikastolan eta azkenengo urteetan subentziorik gabe geratu da, hori dela eta, laguntza eman nahi diogu. Parte hartzera gonbidatzen zaituztegu proiektua laguntzeko. Gogoratu zuri ere egokitu zaizula.