Trapagarango Itxaropena ikastola Koop. E.k (Bizkaia) honako hau behar du: IKASTOLAKO ZUZENDARITZA-POSTURAKO PERTSONA
Irakasle-talde dinamiko eta irakaskuntzaren ikuspegi modernoko baten aitzindaritzara bideratutako pertsona baten bila gabiltza, Itxaropena Ikastolan martxan dagoen Hezkuntza Proiektuarekin jarraitu eta hobekuntzak ekarriko dituena, baita kudeaketa ekonomikoari buruzko ezagutzak izango dituena ere. Ikuskaritzapean eta Kontseilu Errektorearekin koordinatuta, Ikastolako arlo guztien garapenaz eta funtzionamenduaz arduratuko da, Ikastolako kudeaketa integralean bikaintasuna bilatuz eta Itxaropena Ikastolan indarrean dagoen Hezkuntza Proiektuaren jarraipena eta bilakaera ziurtatuz.
Baldintzak:
✓ Goi-mailako unibertsitate-titulua edo gradu baliokidea.
✓ Euskararen eta ingelesaren egiaztatutako maila.
✓ Klaseak emateko gaikuntza.
Eginkizunak:
✓ Ikastolako eguneroko arloak kudeatzea, kudeaketa ekonomikoa eta pedagogikoa, zein irakasle-
taldea gidatuz.
✓ Komunitatea osatzen duten familientzako arreta kudeatzea.
✓ Ikastolako irudia eta ordezkaritza kudeatzea, erakunde eta interes-talde nagusiekin.
✓ Hobekuntza-ekintzak proposatzea, kudeaketa mailan eta baita hezkuntza mailan ere.
Baloratzekoak:
✓ Antzeko lanpostuan izandako esperientzia, irakasle-taldeen buru izanik.
✓ Malgutasun eta egokitzapen-gaitasunak, taldean lan egiteko gaitasuna, ekimena, aurrea hartzea,
hezkuntza-proiektuaren kalitaterako orientazioa.
✓ Ikastolen Elkartearen hezkuntza-proiektuari, giza baliabideen kudeaketari eta kalitatea
kudeatzeko sistemari buruzko ezagutzak.
Eskaintzen da:
✓ Ikastolen Elkartearen lan- hitzarmenean zuzendariari dakogiona.
✓ Kontratu mota: MUGAGABEA, probaldia gaindituta. Lanaldia: OSOA
✓ Laneratzea: 2023 urtarrilean.
✓ Inguru alaia, dinamikoa, etorkizunekoa eta Trapagarango, Euskal Herriko eta Europako giza eta
kultur balioekin konprometitua.
✓ 50 urteko ibilbidea duen hezkuntza-proiektu bat garatzen, modernizatzen eta hobetzen
laguntzeko aukera.
Bidali curriculuma errektorekontseilu@itxaropenaikastola.eus email helbidera ZUZEN erreferentziarekin,
2022ko azaroaren 6a baino lehenago.