Informazio Orokorra
Zertan datza Erasmus+ proiektua?
Erasmus+ Europako Batasunaren proiektua da, ikastetxeen arteko elkarlana sustatzeko, ikasteko esperientziak partekatzeko eta aniztasunarekin aberasteko.
Ikasleak elkarlanean ibiliko dira Europako beste herrialdeetako ikasleekin, eta elkarrekin, proiektu ezberdin baten inguruan arituko dira. Proiektuek gai ezberdinak jorratuko dituzte eta ikasturte bateko edo gehiagoko iraupena izango dute.
Nolakoak izango dira bidaiak?
Bidaiak astebetekoak izango dira, eta bertara heltzerakoan ikastetxeetan landutako lanak aurkeztu beharko dituzte. Aldi berean, bertako ikasleekin elkarlanean arituko dira, talde multikulturalak osatuz, proiektuen inguruko hausnarketan burutzeko.
Ahalik eta ikasle gehiena proiektuan parte-hartzea dugu helburu, baina ezin izatekotan, aukeraketa bat egingo da hurrengo faktoreak kontutan hartuta: jarrera, konpetentzia sozial eta emozionalak eta konpetentzia linguistikoa.
Zer behar dugu bidaiatzeko?
Ezinbestekoak izango dira:
- Pasaportea edo NANa, eguneratuak.
- Guraso edo tutoreen baimena.
?? ‘Looking Out, Looking In’ Proiektua
Proiektuak ere musika klasiko eta korala kontutan izango du, Europan duen tradizio klasiko aberatsari ere etekina ateratzeko. Honen ildoan, proiektuko ideiatako bat da parte hartzen duten ikasle guztiek elkarrekin Europar Orkesta bat sortzea, adibidez.
Herrialde partehartzaileak:
- Eskozia · Albyn School, Averdeen
- Grezia – Music School Of Corinth, Korinthos
- Italia – Istituto D’Istruzione Superiore A. Lombardi, Airola
- Lituania – Moletu Gimnazija, Molétai
- Frantzia – College Jules Ferry, Aurillac.
Erasmus + | Gure ikasleek ‘Europarako Sinfonia’ jo zuten Aberdeenen, Eskozian
Gure Erasmus+ musika proiektuko ikasleek astebete eman dute Aberdeenen, Eskozian, eta amaiera eman diote urte pare batez egiten duten lana bikainari. Gainerako herrialdeetako kideekin batera, 'Symphony For Europe' jo dute bertan, orain arteko mugikortasunetan...
Horrela bizi genuen Erasmus+ proiekturako kontzertuaren entsegu orokorra ikastolako ikasleen aurrean
Erasmus+ proiektuaren barruan, Aurillac-eko lankideen bisita asterako aurreikusitako jardueretako bat Llano plazan kontzertu bat partekatu ahal izatea izan da. Horrela, bere lanaren fruituak erakutsi nahi genizkien herriko gainerako kideei zuzenean, parte hartzen...
Aurillac-eko lagunei ongietorria eman die Trapagarango Udaletxeak, Erasmus+ proiektuaren barne
Trapagarango Udalak eta bertako alkateak, Xabier Cuellarrek, ongietorria eman diete Aurillacetik Erasmus+ proiektuaren parte gisa etorri diren ikasle frantziarrei. Gure ikaskideek, Ikastolako ikasleekin Europarako sinfonia batean lan egiteaz gain, gure ingurune...
?? Literacies at the service of integration and citizenship
Bilatzen dugu ikasleek, nazioarteko beste ikasleekin intekzioan, literatura ulertzea guztiok batzen gaituen lokarri bezala, bereziki orain komunikazioa zailagoa egiten zaigula. Literaturak pertsona gisa batzen gaitu, eta sortu diren distantzia horiek apurtzen ditu.
Herrialde partehartzaileak:
- Portugal · Agrupamento De Escolas De Canelas, Vila Nova De Gaia
- Italia – ICS San Domenico Savio Di San Gregori, Catania
- Frantzia – Collège Henri De Tolouse Lautrec, Touluse
- Eslovakia – Cirkevá Spojená Škola, Dolný Kubín
⚠️ Proiektua oraindik martxan dago, aurrerago osatuko dugu zati hau.
?? ‘What’s Left For Human Rights?’ Proiektua
Gure asmoa Europako hainbat herrialdetako ikasleek iraganean bizitako istorioak partekatzea da eta nola lortu den aintzina eskubideen inguruan sortutako erronkei aurre egitea eta egungo giza eskubideen alde borrokatzen joatea, pausuz pausu. Horrela, esperientziaz beteriko eztabaida sortzea bilatuko dugu, orain arte zer egin den eta oraindik zer egin behar den erabaki dezaten.
Herrialde partehartzaileak:
- Grezia · Genyko Lykeo Ampelokipi, Thessalomiki
- Polonia – Liceum Ogolnoksztalcace mistrzostwa, Lodz
- Italia – Gobetti Marchesini-casale-arduino, Turin
- Alemania – Gymnasium Renningen, Stuttgart
Esperientzia
Ikasleak alde txikietan bidaiatu dira, 5 herrialde desberdinetako 6 ikasle, guztira 30. Elkarrekin giza eskubideen inguruko proiektu bat lantzen aritu dira, herrialde bakoitzaren ekarpenekin.
Bere lehen topaketa Grezian izan da, elkar ezagutzera lagunduz. Bertan, ‘What’ s left for human rights’ proiektuaren oinarriak finkatu zituzten, bi urterako alajaina. Helburua ez da soilik herrialde bakoitzaren aurkezpen bat egitea, baizik eta haiekin lan egiteko aukera izatea: proiektu bat sortu, landu eta partekatzea, konpetentzia bakoitza lantzea ziurtatuz. Talde txikietan mugitzu badira ere, aldez aurretik ikasgela osoak proiektuaren parte izan du.
Bigarren topaketa Alemanian izan zen. Talde bakoitzak bere herrialdeko hiru argazki eraman zituen berekin, giza eskubideei buruzkoak. Itxaropen Ikastolak honako hauek aukeratu zituen:
La Habana ontziaren argazkia. 1936tik 1939ra bitartean, ume asko Erresuma Batura, Flandriara, Errusiara, etab. eraman zituzten, familiengandik urrun babes bila. Orduan gertatutakoa gaur egun ere errepikatzen ari dela ikusi genuen orduan. Aritzek, ikastolako ikasle ohiak, bizi ahal izan zuen gaur egun Lesbosen gertatzen dena, eta bere esperientziaren bidez garai hartan gertatutakoarekin paralelismoa egin zuen.
Bigarren argazkiak Bizkaiko meatze gunearen ingurunearekin lotura zuen. Eunatek bere aiton-amonei egindago elkarrizketa bat erakutsi zien, garai hartan meategietan bizi ziren baldintzak kontatzen zuena, eta gaur egungoez jabetzeko ere balio izan ziguna.
Hirugarren argazkia, 80ko hamarkadakoa, zuri-beltzeko bat zen, non “Centro Ciudad” irakur zitekeen Bilbon, eta horren gainetik spray bidez euskaratu zen. Ikastolako hiru ikaslek azaldu zuten, ahoak tapatuz, hitz egin ezinik, kartelak erakutsiz, bere garaian euskaraz hitz egiteko debekua zenbateraino iritsi zen azalduz, hizkuntzari dagozkion eskubideak zapalduz. Hain hunkigarria izan zen aurkezpena, non gainerako ikasleek berriro egiteko eskatu zieten aurkezpen nagusian.
Interesgarria izan zen ikasleek euskara gehiago nola erabili zuten ikustea, hura ezagutu eta erabili ahal izateaz harro, lehen inoiz ez bezala sentituz. Ingelesa, adibidez, gainerakoekin komunikatzeko funtsezkoa dela sentitu zuten, baina euskara euren nortasunari dagokion zerbait dela ere ikusi zuten.
Estrasburgotik gertu zeudenez, eta landu beharreko gaia kontuan hartuta, Giza Eskubideen Auzitegira sartzeko baimena eman gintuzten. Bertan, gaur egun bertan egiten den lanaren berri eman genuen, eta jatorrian nola sortu zen azaldu genuen. Ondoren, Europako Parlamentua bisitatzeko aukera eman ziguten, eta Berdeen taldeko kide batekin biltzeko aukera izan genuen, gure proiektua kontatzeko eta gure gaiaren inguruan ematen ari diren pausoez hitz egiteko.