Itxaropena Ikastola

Ikastolatik bisita birtuala

Sarrera / Patioak

Itxaropena Ikastolak bi sarrera ditu momentu honetan erabilgarri, baina hirugarren bat irekitzeko asmotan gabiltza ere. Sarrera nagusiak Ikastolako patio handira ematen du eta goiko sarrerak, LH eta HH 1. zikloko eraikinera.

Hiru patio ditugu Ikastolan: bat, naturala, LH bigarren zikloko eraikinaren atzekaldean, beste bat estalia, Haur Hezkuntzako gelen atzekaldean, eta hirugarrena, orokorra, kalera begira duguna.

Haur Hezkuntza (1. Zikloa) (0-3)

Haur Hezkuntzako eraikina 6 gelek osatzen dute, bi maila bakoitzeko: 0 urteko gela bi zatitan banatuta dago, bata siesta orduan umeen lasaitasuna bermatzeko eta bestea, esperimentazio eta ekintza gunea.

Urte bat eta bi urteko gelak espazio handiak dira, haien mugimendu askatasuna eta arakatzeko interes naturala bultzatzeko. Gela bien erdian, komunak eta aldagailuak ditugu, eta espazio guztiak kristalen bidez lotuta daude, gela bien arteko komunikazioa bilatzeko.

Haur Hezkuntza (2. zikloa) (3-6)

Haur Hezkuntzako bigarren zikloa eraikin orokorrean pasabide oso bat okupatzen du, eta bertan, zazpi gela, komunak eta psikomotrizitate gela bat ditugu. Gela bakoitzaren espazioa handia da, txoko ezberdinak sortzeko aukera izateko eta umeek mugitzeko eta jolasean aritzeko leku nahiko izateko. Gela guztiak elkar komunikatuta daude at

Lehen Hezkuntza (6-12)

Lehen hezkuntzako etapa bi eraikin berrietan banatuta dago Ikastolan. Alde batetik, Lehenengo zikloko eraikina, sarreratik hurbilen dagoena, espazio argiekin eta metodoen erabilera digitala bultzatzeko proiektoredun arbelekin.

Bestetik, bigarren zikloko eraikina, Ikastolako goikaldean dagoena, gela multifuntzional eta eraldagarriekin, digitalki ere prest eta espazio naturalera irteera duena.

 

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (12-16)

DBHko zonaldea eraikin orokorreko azken solairuan kokatzen da, etapareko bere leku propio eta independientearekin. Eraikin berean, ikasleek laborategia eta teknologia gela ere badute eskura.

Eraikina digitalizatuta dugu metodologiarekin erraz lan egiteko eta igogailuak solairu guztietara erosotazunez heltzea errazten du.

Jantokiak

Ikastolak bi jantoki ditu martxan: bat, Haur Hezkuntzako lehenengo zikloko eraikinean, ikastolako txikienei zerbitzua ematen diena, espazio pertsonalago batean, hurbila eta eskura dutena.

Bestea, nagusiei zerbitzu ematen diena, eraiki orokorreko beheko solairuan dugu, espazio handi eta argian, ikasle nahiko aldi berean eta guztiz eroso bazkaldu ahal izateko.

Jantoki handiak bere sukalde propioa du, eta Ikastolak bertan sukaldatzen ditu ikasle guztientzako menuak, egunero-egunero. Ondoren, menu hoiek Haur Hezkuntzako jantokira eramaten dira guztiek disfrutatu ahal izateko.

Bestelakoak

Hemen dituzue ere Ikastolako beste txokoak: laborategia, teknologia gela eta kiroldegia, non gorputz hezkuntzako klaseak eskeintzen diren.