Trapagarango Udalak eta bertako alkateak, Xabier Cuellarrek, ongietorria eman diete Aurillacetik Erasmus+ proiektuaren parte gisa etorri diren ikasle frantziarrei. Gure ikaskideek, Ikastolako ikasleekin Europarako sinfonia batean lan egiteaz gain, gure ingurune hurbila ezagutzeko aukera izan dute egun hauetan zehar, eta esperientziaren parte gisa, Udaletxean ere hartu dituzte.

Bertara, bidetik, Markelen trikitixarekin batera joan gara, eta horrek bidea euskal musikarekin alaitu digu. Ondoren, gazteak aurresku bat disfrutatu zuten udaletxearen atarian, Ikastolako zein Aurillaceko ikasleek izugarri ospatu zutena.

Alkateak eta bere taldeak ongietorria eman zieten batzar aretoan, etorkizunean itzultzera gonbidatu zituzten eta detailetxo batzuk oparitu zizkieten Frantziara itzultzean herria gogora dezaten.

Bisitaren ondoren, ikasleak berriro elkartu ziren herriko plazan dantza batzuk partekatzeko, tradizionalak zein garaikideak, euskaldunak zein frantzesak, eta denok animatu ginen elkarrekin dantzatzera.

Lanerako, senidetzeko eta elkar ezagutzako esperientzia zoragarria izaten ari da.