Gure Erasmus+ musika proiektuko ikasleek astebete eman dute Aberdeenen, Eskozian, eta amaiera eman diote urte pare batez egiten duten lana bikainari.
Gainerako herrialdeetako kideekin batera, ‘Symphony For Europe’ jo dute bertan, orain arteko mugikortasunetan elkarrekin osatu dutena. Gainera, gure folklorearen apur bat erakutsi diete gainerako lagunei Mikel Laboaren ‘Txoriak Txori’ kantaren bitartez Aberdeenekoo Music Hallean izan ziren milaka lagunen aurrean, non iraganean David Bowie, Texas edo Harry Styles bezalako artistek jo duten.
Jakina, hiriaz ere gozatu ahal izan dute, kostaldeko zonalde ederrean, monumentala eta xarmaz betea. Albyn Schoolek, hartu gintuen eskolak, ezin hobeto nahasten ditu tradizioa eta modernitatea, eta gurearen oso bestelakoa den ikasle-ingurunea erakutsi zigun.
Egia esan, gure lankide eskoziarrak erabat murgildu ziren esperientzian, eta plan oso desberdinak antolatu zizkiguten (barbakoak, eskoziar gau tradizional bat, diskoteka…), baita irteera turistikoak eta entsegu jardunaldi zoragarriak ere. Oroitzapenerako esperientzia izan da hau.
IKUSI ARGAZKI BILDUMA