EUROPAR BATASUNAREKIN ELKARLANEAN
Erasmus+
Gure proiektuak
2023 / 2024
Alemania
Peace & Democracy
Bakea eta demokrazia aztertuko ditugu proiektu honen bitartez, lankide alemaniarrekin lankidetzan. Proiektu honek europar gisa batzen gaituzten balio demokratikoen ulermena sustatzea du helburu eta balio horiek indartu egingo ditu, bakearen garrantziaz eztabaidatu ahal izateaz gain, beharrezkoagoa dirudien une hauetan bereziki. Proiektu aberasgarri honek bi kultura lotzen ditu, eta, horrez gain, mundu bidezkoagoa eraikitzeko funtsezko balioak sustatzearen garrantzia nabarmentzen du. Aukera berri bat gure gazteak gure gizartearen etorkizunarekin konprometituta egon daitezen lortzeko.
2023 / 2024
Seinajöki, Finlandia
Getting To Know Each Other
‘Getting To Know Each Other’ proiektuak Seinajökiko gure kideak gertutik ezagutzeko aukera emango digu. Finlandiako herri horrekin, zalantzarik gabe, gauza askok batzen gaituzte Europako herri bezala, baina gure arteko desberdintasunek gure gazteen mundu-ikuspegia izugarri aberastuko dute. Kulturaren, artearen eta aire zabalean ematen diren kirolen aldeko apustua egiten duen herria da, eta asko dugu ikasteko ere haien hezkuntza-sistematik.
2023 / 2024
Varsovia, Polonia
All Sounds Good!
Musika lotura elementu bezala hartuta, gure ikasleek Poloniako herriarekiko, bere ohiturekiko eta batez ere bere musikarekiko antzekotasunak eta ezberdintasunak ezagutu ahal izan dituzte. Herrialde bakoitza identifikatzen duten abestiak, melodiak eta erritmoen bidez zubiak, harremanak eta puntu komunak eraikitzea du asmo proiektu honek, eta bitartean, jakina, gure herrialde bakoitzeko musika ekoizpenaz gozatzea ere.
2023 / 2024
Estokolmo, Suedia
Democracy & Self-Determination
Proiektu honen bidez, europar hiritar gisa batzen gaituzten balio demokratikoei buruz eztabaidatzeko aukera izango dugu, baita gure gazteek etorkizunera begira eztabaidak, errespetua eta elkarrizketa bizirik mantentzeko duten erantzukizunari buruz ere, Suediako kultura eta, bereziki, Sami herriarena ezagutzeaz gain.
Haiekin hitz egingo dugu batzen gaituenaz, ezberdintzen gaituenaz eta aberasten gaituzten eta gu geu izatera bultzatzen gaituzten desberdintasunetaz.
2022 / 2023
Polonia
Basque meet Kashubians
Polonia iparraldeko Kashubians herriaren kultura ezagutzeko aukera paregabea, Europako herri guztien aniztasuna hobeto ulertzeko aukera ematen digu, ezezagunagoa zaigun nortasuna duen jendearekin harremanetan jartzeko aukera ere eta aldi berean geure nortasuna ezagutarazteko aukera bikaina da.
2022 / 2023
Suedia
Stories For The Europe To Come
Hainbat ikuspuntutatik sortutako istorioen bidez, gure nortasuna eta suediar herriarena aurkeztuko ditugu, material eta plataforma ezberdinak erabiliz. Ikus-entzuneko istorioak sortuko ditugu, idatziak, animazioaren, argazkiaren edo testuaren bidez, nondik gatozen, zerk batzen, bereizten eta aberasten gaituen eta etorkizuneko Europa nora eraman nahi dugun kontatzen dutenak.
2021 / 2023
Portugal + Frantzia + Eslovakia + Italia
Literacies at the service of integration and citizenship
Literaturarekin egin nahi dugu lan hazkunde pertsonalerako, gizarteratzerako eta aldarrikapenerako tresna gisa, literatura garai onekin gozatzeko eta txarrak zerbait hobeak egiteko erabiltzeko elementu kultural bezala ikus dezaten. Bilatzen dugu ikasleek, nazioarteko beste ikasleekin intekzioan, literatura ulertzea guztiok batzen gaituen lokarri bezala, bereziki orain komunikazioa zailagoa egiten zaigula. Literaturak pertsona gisa batzen gaitu, eta sortu diren distantzia horiek apurtzen ditu.
2021 / 2023
Eskozia + Lituania + Grezia + Italia + Frantzia
Looking Out, Looking In
Musika kultura desberdinenak batzeko gai den elementua da. Horregatik erabaki genuen herrialde parte-hartzaile guztien artean, ‘Europarako Sinfonia’ bati forma ematea, beste lotura-tresna berri bat europear ikasleen artean. Bikoteka lan eginez eta, azkenik, talde osoa batuz, proiektuko ikasleek beren lehen obra handia konposatu zuten, azken bidaian publikoaren aurrean zuzenean jotzeko aukera izan zutena.
2019 / 2020
Grezia + Polonia + Italia + Alemania
What’s Left For Human Rights?
Gure asmoa Europako hainbat herrialdetako ikasleek iraganean bizitako istorioak partekatzea da eta nola lortu den aintzina eskubideen inguruan sortutako erronkei aurre egitea eta egungo giza eskubideen alde borrokatzen joatea, pausuz pausu. Horrela, esperientziaz beteriko eztabaida sortzea bilatuko dugu, orain arte zer egin den eta oraindik zer egin behar den erabaki dezaten.
Erasmus + Proiektua
Zer da Erasmus+ proiektua?
Erasmus+ Europako Batasunaren proiektua da, ikastetxeen arteko elkarlana sustatzeko, ikasteko esperientziak partekatzeko eta aniztasunarekin aberasteko.
Zer egingo dute ikasle partehartzaileek?
Elkarlanean ibiliko dira Europako beste herrialdeetako ikasleekin, eta elkarrekin, proiektu ezberdin baten inguruan arituko dira. Proiektuek gai ezberdinak jorratuko dituzte eta ikasturte bateko edo gehiagoko iraupena izango dute.
Nolakoak izango dira bidaiak?
Herrialde partehartzaile ezberdinetara joango dira, taldeka, eta Ikasleak familia giroan egongo dira, familia ezberdinen etxebizitzetan.
Bidaiak astebetekoak izango dira, eta bertara heltzerakoan ikastetxeetan landutako lanak aurkeztu beharko dituzte. Aldi berean, bertako ikasleekin elkarlanean arituko dira, talde multikulturalak osatuz, proiektuen inguruko hausnarketan burutzeko.
Ahalik eta ikasle gehiena proiektuan parte-hartzea dugu helburu, baina ezin izatekotan, aukeraketa bat egingo da hurrengo faktoreak kontutan hartuta: jarrera, konpetentzia sozial eta emozionalak eta konpetentzia linguistikoa.
Zer beharko dugu bidaietarako?
Ezinbestekoak izango dira pasaportea edo NANa, eguneratuak, eta guraso edo tutoreen baimena.