Itxaropena Ikastola
GoiztiarrenItxaropena Ikastolako goiztiarren zerbitzuak eskola-ordutegia ordu batzuk gehiago zabaltzen dizue, gure familien kontziliazio beharretara egokitzeko. Hori dela eta, Ikastolak goizeko 7etan irekitzen ditu bere ateak, ordu horretatik 9ak arte ordutegi zabala eskainiz, ordu horretan hasten bait da ohiko eskola-ordutegia. Goizeko 7etatik 8etara sartzen diren familiek gosaria barne izango dute zerbitzu horren kuotan.
Arratsaldeetan, Ikastolak 18: 00ak arte mantentzen ditu ateak zabalik, arretarako eskaintza 16:30etik ordu horretararte zabalduz. Zerbitzu hori kontratatzen duten familiek barne izango dituzte askariak ere.
Kontratatzeko, Ikastolara jo eta idazkaritzan eska dezakezue, edo telefono bidez ere.