Jazarpenari aurre egiteko

Bizikidetza Taldea

Zer da bizikidetza taldea?

Bullying edo eskola-jazarpena prebenitzeko eta geldiarazteko helburua duen hezitzaile-taldea da. Gure helburua da ikasle guztiak seguru eta errespetatuak sentitzea. Gure lana, familia eta ikasleekin elkarlanean betetzen dugu eta Ikastolan esku-hartzea beharrezkoa balitz, biktima babestea eta jazarpen portaerak aldatzea izango luke helburu, beti ere modu hezigarrian. 

Zer da jazarpena?

Jazarpena ez da une bateko eztabaida edo liskarra, baizik eta lau ezaugarri betetzen dituen jokabidea:

1. Nahita egiten denean.

2. Behin eta berriz gertatzen denean.

3. Pertsona konkretu bati zuzendurik dagoenean.

4. Botere desoreka dagoenean.

 

Taldearen arduradunak

Maialen Monduate

Maialen Monduate

LHko arduraduna

Egoitz Rodríguez

Egoitz Rodríguez

DBHko arduraduna

Irati Otero

Irati Otero

DBHko arduraduna

Gogoan izan: oso garrantzitsua da egoerak garaiz jakinaraztea. Horretarako, tutoreari esan diezaiokezue edo zuzenean Bizikidetza Taldearekin harremanetan jarri.