Erasmus+ proiektuaren barruan, Aurillac-eko lankideen bisita asterako aurreikusitako jardueretako bat Llano plazan kontzertu bat partekatu ahal izatea izan da. Horrela, bere lanaren fruituak erakutsi nahi genizkien herriko gainerako kideei zuzenean, parte hartzen zuten ikasle guztiekin.
Baina zuzeneko emanaldira iritsi aurretik, gure orkestrako neska-mutilek euren abestiak aurkeztu zituzten Ikastolako ikaskideen aurrean. Patioan, eta gero kalean egingo zutenaren atariko, abesti frantses tradizional bat, euskal kanta bat eta egin duten konposizio propioa jo zituzten. Konposizio hori ‘Looking Out, Looking In’ proiektuko gainerako eskolek egindakoei gehituko zaio, Europarako sinfonia bat guztien artean sortzeko.
Hemen dituzue gure musikariak Itxaropenako ikasle guztientzat jotzen, patio nagusian bilduta entsegu orokorrerako.