by Hodei | Ots 9, 2024 | Berriak
Primeran pasatu dugu aurtengo inauterietan! Ikastolan izan dugun gaia euskal kultura izan da eta horri esker gure tradizioak, mitologia, ohiturak eta lan tipikoenak aztertu ahal izan ditugu mailaz-maila. Gainera, Trapagarango gainerako eskolekin jaitsiera egin dugu...
by Hodei | Urt 18, 2024 | Berriak
2027ra arte gure Erasmus+ akreditazioak gure Ikastolako eta gure herriko ateak irekitzen jarraitzen du Europako ikastetxeetara. Oraingoan Phillipsburgeko lagunek bisitatu gaituzte, Alemaniako hegoaldean, eta 15 ikasleko talde batekin bakeari eta demokraziari buruzko...
by Hodei | Urt 18, 2024 | Berriak
DBH2ko gure ikasleek berriro erakutsi digute benetako artistak direla: arte andereñoaren laguntzarekin, haien ukelelak muntatu eta apaindu dituzte, hemendik aurrerako klasean jo ahal izateko. Piezaz pieza, instrumentuari forma eman diote, eta, ondoren, patroi eta...
by Hodei | Urt 12, 2024 | Berriak
Urtarrilak 12an, Euskal Herri osoan estreinatuko da Ikastolen Elkarteak lagundu duen filma, ‘Bizkarsoro’. Martinezek zuzendutako fikziozko luzemetraia. 1914tik 1982ra bitartean gertatzen diren bost istoriok osatzen dute filma. Ahozko lekukotzetan eta...
by Hodei | Urt 12, 2024 | Berriak
Adi, prest, ja! 23. korrika martxoaren 24an hasiko da Irunen eta, beste edizio batez, Trapagaranetik igaroko da aurtengoan ere. Hori bai, berriz ere gaupasa egitea tokatuko zaigu, baina aurrekoan baino gutxiago: aurten, martxoaren 21ean, 23:15ak aldera igaroko da...
by Hodei | Abe 24, 2023 | Berriak
Aurten ere Gabonetako magia bizi izan dugu Ikastolan, Olentzeroren bisitarekin opor aurreko azken egunean. Aurten, gainera, Mari Domingi bera baino egun bat lehenago etorri zitzaigun bisitan, gure txikienei ere agurra egiteko.Gabon eguna musikaz beteriko eguna izan...