Urtarrilak 12an, Euskal Herri osoan estreinatuko da Ikastolen Elkarteak lagundu duen filma, ‘Bizkarsoro’. Martinezek zuzendutako fikziozko luzemetraia. 1914tik 1982ra bitartean gertatzen diren bost istoriok osatzen dute filma. Ahozko lekukotzetan eta idatzitako testuetan oinarritutako fikziozko bost istorio dira, bost hamarkadatako kontakizuna.

Filma asteburu honetatik aurrera estreinatuko da Euskal Herriko hainbat zinema eta aretotan. Datak Bizkarosoren webgunean kontsulta ditzakezue. Edonola ere, gugandik gertu urtarrilaren 12an Durangon eta martxoaren 17an Bilbon izango duzue. Hala ere, adi egon webguneari data gehiago gehituz gero han agertuko baitira.