Adi, prest, ja! 23. korrika martxoaren 24an hasiko da Irunen eta, beste edizio batez, Trapagaranetik igaroko da aurtengoan ere. Hori bai, berriz ere gaupasa egitea tokatuko zaigu, baina aurrekoan baino gutxiago: aurten, martxoaren 21ean, 23:15ak aldera igaroko da Korrika herritik bere 1944. kilometroa burutzeko.

Presta zaitezte gogo biziko gau baterako, kirol apur bat egiteko eta euskarari bultzada handia emateko, egun horretarako gure planak zein diren laster esango baitizuegu. Oraingoz, jakin ezazue Korrika Portugaletetik sartuko dela harekin bat egin dezagun.

Hasi gaitezen ba entrenatzen!