Aurten ere Gabonetako magia bizi izan dugu Ikastolan, Olentzeroren bisitarekin opor aurreko azken egunean. Aurten, gainera, Mari Domingi bera baino egun bat lehenago etorri zitzaigun bisitan, gure txikienei ere agurra egiteko.
Gabon eguna musikaz beteriko eguna izan da, Trapagarango kaleetan kantatzera atera gara musikariekin eta familiekin batera, baina baita ikastolan ere, gabonetako jaialdiarekin, txistorradarekin eta ekitaldi ugariekin, opariak zabaltzen hasi eta atseden eta familia topaketarako egun batzuetarako prestatu aurretik.
Pasa ezazue primeran eguberri hauetan eta bueltan ikusiko dugu elkar! 2024 zoriontsua!