Itxaropena Ikastola
MatrikulaZergatik matrikulatu zure seme-alaba Itxaropena Ikastolan?
ItxaropenA Ikastolako komunitateak berarentzako hezkuntzarik onena eman nahi duelako, gure seme-alabei emango geniekeen bera. Eta perfektuak izan gabe, egunero hobetzen ahalegintzen garelako, bikainak izaten saiatzeko.
Zer espero dezakezu ITXAROPENA Ikastolatik?
Norbanakoaren askatasunean, gizonen eta emakumeen arteko berdintasunean, sexu-aukeragatik, arrazagatik, erlijioagatik, generoagatik, iritzi politikoagatik baztertua ez izatearen balioetan oinarritzen da gure hezkuntza-proiektua. Ikaslearen autonomia, komunikazio-gaitasuna, talde-lana, beste hizkuntza batzuen ikaskuntza eta erabilera, Erasmus Proiektua, gaitasun kritikoa, ingurumenarekiko errespetua … bezalako proiektuetan parte hartzea sustatzen du gure hezkuntza.
Zer egin zure alaba/edo ITXAROPENA Ikastolan matrikulatzeko?
01 > Telefonoz deitu Ikastolako zenbakira, 94 486 21 29, eta hitzordua eskatu. Mail bidez ere egin dezakezu eskaera idazkaritza@itxaropenaikastola.eus helbidean. Ikastolako instalazio guztiak erakutsiko dizkizute pertsonalki, eta izan ditzakezun xehetasun eta zalantza guztien berri emango dizute.
02 > Hurrengo pausua honako agiri hauek Ikastolako Idazkaritzara eramatea izango da:
- Gurasoen NANa.
- Familia Liburua
- Errolda agiria
03 > Paper guztiak entregatu ondoren, Itxaropena Ikastola Kooperatiban alta emango dizugu. Eta zure seme-alabak matrikula-plaza erreserbatuta izango du.