Agenda 2030 proiektuaren barruan, eta Trapagarango gainerako eskolekin lankidetzan, Itxaropena Ikastolako ikasleek herrian jarritako bihotz solidarioa aurkezteko prentsaurrekoan parte hartu dute.
Bihotz horretan, hainbat ontziren tapoiak bota daitezke, eta hiri-altzari berriak egiteko nahiz kausa solidarioetan laguntzeko balioko du, tapoi horiek bilduz.
Jarraian, Tele7ren emisioa ikus dezakezue, zeinetan gure gazteek parte hartu duten eta proiektuari buruzko galderei erantzun dituzten:
Bihotz solidarioaren instalazioa orain egin da, baina aspalditik lantzen ari den asmoa da hau. Hemen uzten dizkizuegu LHko ikasleen aurretiko eskaerak, udalarekin eta alkatearekin harremanetan jartzera iritsi baitziren, zergatik instalatu behar zen jakinarazteko.