Ikasturte berriak zalantza ugari utzi dizkigu lehenengo egunetan eta Ikastolatik, zuenak argitzen saiatzen ari gara pixkanaka pixkanaka. Familia askok galdetu diguzue noiz hasiko diren 2020/2021 ikasturteko eskolaz kanpoko ekintzak.

Itxaropena Ikastolak urritik aurrera martxan jarriko ditu eta eskaintza, ordutegiak eta tarifan zeintzuk diren orduan luzatuko dizuegu familia guztiei, erabaki dezazuen zuen seme-alabentzako zein den ekintzarik aproposena.

Kirolen kasuan, Bizkaiko Foru Aldundiaren baimenaren zain gaude, eta haiek baimentzen dutenean kirol ekintzak ere aurrera eramaten hasiko gara, eta haien berri izango duzue gure partetik. Jakizue eskolaz kanpoko ekintzen batzordea martxan dugula jada eta beherala informatuko zaituztegu.