Aurten, loteria saltzeko modua aldatu behar izan dugu, osasun arloko gorabeherak ikusita, ezin baitgenuen pertsona pila bat idazkaritzan egunero izan txartelak eskatzeko. Horrela, familia bakoitzari tako bat eman diogu, saltzen ez zituzten txartelak aurrerago Ikastolara itzul zitezkeelako premisarekin.
Bada, izugarri pozten gaitu Gabonetako loteria-kanpaina arrakastatsua izan dela jakinarazteak, eta Ikastolak egiteke zituen hainbat proiektu aurrera eramateko aukera emango digula ere. Aurrerago jakinaraziko dizuegu zertarako erabiliko dugun lortutako diru hori.
Nolanahi ere, loteria gehiago eskatu dugu, eta egun gutxi barru Idazkaritzan egongo da eskuragarri. Horrela, txartelak eskuratzeko aukerarik gabe geratu bazarete, orain berriro izango duzue.
Eskerrik asko ahalegin komun honetan parte hartu duzuen guztioi; izan ere, aurreko urteetan ez bezala, ez da ziklo bateko familien ardura bakarrik izan, denon parte hartzea izan duen proiektu bat baizik.
Mila esker!