Covid-19ak sortutako egoera dela eta, aurten ezin izan ditugu aurreko urtean hasitako tailerrak jarraitu. Pena bat da, baina osasuna aurretik jarri dugu, dena konpontzen den momentuan aurreko jarduerekin jarraitzeko gogoz. Hala ere, Ortzadar fundazioko lagunekin, Lehen Hezkuntzan, mailaka eta osasun neurri guztiak kontuta hartuta, zenbait tailer aurrera eramatea lortu dugu.

Horrela, LH lehenengo mailakoak autonomia lantzen ibili dira, egunerokotasunean egin behar dituzten ekintzak haien kabuz egitea lortzeko (zapatiletako lokarriak nola ondo lotu, etxeko eginbeharrekoetan nola parte hartu…), LH bigarren mailakoak elkarlana sustatzeko jolas kooperatiboetan ibili dira -post honetan uzten dizuegu egindako jolas eta ekintzen adibidetxo bat-, eta LH hirugarren mailakoak besteekiko errespetua eta inklusioa lantzen egon dira.

Ikastolako helburua, beti bezala, gizarte aberats batean baten parte diren ikasle ahalik eta plural eta enpatikoagoenak lortzea da.