STEM School Labela eskolek zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematikan egindako lan onagatik jasotzen duten saria da. Arlo horietan nabarmentzen diren Europako ikastetxeak aintzatesten eta saritzen laguntzen du. Itxaropena Ikastolak duela hilabete batzuk hasi zuen saria lortzeko prozesua, Erramun Martiarenaren laguntzarekin.

Hori lortzeko lana antolatu, probak bildu eta galdetegi bati erantzun behar izan genion. Eskolako zuzendaritzaren eta irakasle taldearen arteko koordinazioa oso garrantzitsua izan da. Ikastolak arlota ezberdinetan erakutsi behar izan zuen bere lana eta probak plataformara igo, ondoren. Sari hau aukera paregabea izan da ikastolarentzat, guru lanari buruz hausnartzeko eta azken urteetako berrikuntzak nabarmentzeko aukera eman baitzigun. Akreditazio honek erakusten du gauzak ondo egiten ari garela eta lanean jarraituko dugu ikasleak ahalduntzeko eta gaitasun zientifiko-teknologikoa sustatzeko.