Hurrengo Irailaren 26an, Hizkuntzen Nazioarteko Eguna ospatzen da Europa mailan. Lehenengo aldiz 2001. urtean ospatu zen, eta beraz, aurten dugu ospakizunaren 20. urteurrena. Ikastolan oso argi dugu bai gure euskararen balioa, zein zabaltzearen garrantzia. Horrez gain, baita beste hizkuntza batzuen ezagutza ere.
Horren ildotik, gure Ikastolak Erasmus+ proiektuan parte hartzen du, bai gure hizkuntza Europako beste herrialdeetara zabaltzeko, zein besteenak ere gure ikasleei ezagutzera emateko. Erasmus + programa funtsezko elementua da Europa osoan eleaniztasuna sustatzeko, funtsezko tresna baita kulturen arteko ulermen handiagoa eta gure kontinenteko kultura-herentzia aberatsena lortzeko.
Eta gogoan izan: beste hizkuntza batzuk ikasteak onura ikaragarriak ditu edozein adinetan ikasten direla ere. Horregatik, hemen luzatzen dizuegu Europako Hizkuntza Modernoen Erakundeak sortutako App-a, hizkuntza erronka ezberdin askorekin: https://edl.ecml.at/