Ikastolako 21 ikaslek parte hartu zuten joan den asteburuan Bilboko Miribilla estadioan antolatutako ‘Fair Saturday’ ekitaldian. 7.000 ikusle baino gehiagoren aurrean, ekitaldian parte izan ziren dozenaka abesbatzek bat egin zuten euren ahotsekin, euskal musikako klasikoak, En Tol Sarmientoren ‘Zurekin Batera’ arrakasta eta Michael Jacksonen ‘We Are The World’ abestiaren bertsioa ere abesteko.

Ideia duela urte batzuk sortu zen planeta kontsumo iraunkorraz kontzientziatzeko Black Fridayren gehiegikerien ondoren, eta, Bilbon jaio bazen ere, azkar hedatu da hainbat herrialdetara, kulturarekin, dantzarekin, antzerkiarekin eta musikarekin lotutako ekitaldiak ere sortu baitituzte bertan.

Hemen dituzue gure hogei ausartak, beren ahotsak altxatuz eta beren aldetik dena jarriz, bertan daudenak gozarazteko eta bide batez, kulturaren eta kontsumo jasangarriagoaren aldeko aldaketaren parte izaten. Goikaldeko eskumako izkinan daude gure gazteak.