Azken egunetan zehar ikastolako ikasleek Euskaraldia ospatu dute. Egin dutenaren berri izan dezazuen, hemen duzue zikloka laburduta:
Haur Hezkuntzan
Haur Hezkuntzako ikasleek euskal tanten erronka burutu dute euskeraren erabilera bultzatzeko: gero eta euskera gehiago egin, gero eta tanta gehiago botilla batean. Goraino beteta egotea lortzen bazuten, oparitxo bat zuten zain! Jakinda, esfortzu paregabea egin zuten eta denek lortu zuten oparia. Gainera, ‘Ahobizi, Belarriprest’ abestiarekin bideoklipa grabatu zuten ere.
LHn
LHko ikasleek, aste osoan zehar landu dute euskararen erabileraren garrantzia, baina horretaz gain, leloak eta logoak ere apaindu eta sortu dituzte ikastola osora helarazteko. Horretaz gain, euskara egunean sekulako photocalla sortu zu
DBHn
Euskara aste osoan zehar, DBHko ikasleek lelo ezberdinak sortu dituzte ikastolan zehar ikus ditzakegunak. Gainera, gela bakoitzak erronka ezberdinak finkatu ditu euskeraren inguruan, bai aste honetan zein hemendik aurrera betetzen joateko. Haien helburua, bereziki, haien arteko euskeraren erabilera sustatzea izan da.