Dantzaterapiako klaseetan ikasle talde txiki bat osatu dugu eta musikaren eta gorputzaren mugimenduen bidez emozioak eta sentsazioak jariatzen utzi dugu. Horrela landu ditugu alderdi emozionala, sentsoriala eta fisikoa.

Dantzaterapia ekintza zuzendua izan arren, haur bakoitzak bere barruan daramana adieraztea eta helaraztea du helburu nagusi, dantzaren tresnari esker. Ikasgelan inprobisazioa landu dugu, gorputz teknika zorrotzenak alde batera utziz. Dantza adierazteko eta ondo pasatzeko oso positiboa eta perfektua dela uste dugu.

Beroketa, luzatze eta mugikortasun-ariketa gidatuekin hasi dugu tailerra. Transmititu nahi dugun dantza ez da gimnasia antzekoa, terapeutikoagoa da, baina gure gorputza eta mugimenduak heztera bideratutako zentzu argia du. Horrela, muskulatura, koordinazioa, erritmoa, biriketako gaitasuna eta memoria landuko ditugu. Eta txikien arteko errespetua eta adiskidetasuna sustatuko ditugu.

Amaitzeko, erlaxazio-teknikak eta Mindfulness-ariketak erabiliko ditugu, berriro lasaitzeko. Arnasa behar bezala hartzen ikastea, lasaitasun osoa lortzeko.

Mila esker, Cristina, gurekin aritzeagatik eta ikasi dugun guztiagatik!

 

IKUSI ARGAZKI BILDUMA