Ausolanek, Ikastolako jantokiaren arduradun den enpresak, eta Basque Culinary Centerrek antolatu dute Sukaldean Sortzaile ekimena. Gure sukaldari gazteen sormena bultzatzea zen asmoa, eta haien errezetak eta platerak ekintzara aurkeztera motibatzea. Bi taldek parte hartu dute LH6tik eta haietako batek, 3 fase pasa ondoren, finalera heltzea lortu du.
Finalean Bizkaiko, Gipuzkoako, Arabako eta Nafarroako 4 talde izango dira. Sorterik handiena opa diegu gure sukaldari bikainei!
Hemen duzue finalera pasa den errezeta, Eñaut, Iratxe eta Iñigok egina:
Bestetik, gure beste txef bikainen errezeta ere luzatzen dizuegu. Ugaitz, Ekain eta Julenek amonaren bizkotxo klasikoari buelta bat eman diote eta zenbait aldaketaren ondoren, hau izan da emaitza. Itxura bikaina ere, dudarik gabe!
Ekintza nola garatu den jakin nahi baduzue, hemen duzue Ausolanek bidalitako azalpena eta pasadan urteko finalaren bideotxoa ere: