Gaur, Itxaropena Ikastolako abesbatzan parte hartzeko probak egin ditugu Ikastolan, duela egun batzuk aipatu genizuen Fair Saturday jaialdirako.
Ikasleen jarrera bikaina izan da eta haien abotsik onena atera dute castingnean zehar. Lotsa gainditu eta bularreko doa eman dute denek gure aurrean. Gauzak horrela, guztiak abesbatzan sartzea erabaki dugu, jaialdiko antolatzaileen onespenarekin, eta haiek ere ikasleek izan dute parte hartze eta jarrerarekin asko poztu dira.

Hona hemen bideo bat, proben emaitza ezagutzean izan duten erreakzioa ikusteko:

Hemen duzue ere ikuskizunaren aurrerapen bat, ikus dezakezuenez esperientzia bikaina izango da guztientzako, bai publiko moduan zein abesbatzan parte hartuko dutenentzat. ‘Fair Saturday’ ikuskizunerako sarrerak salgai dituzuela gogoratzen dizuegu. Web ofizialetik erosteko aukera duzue 15 eurotik aurrera.