Datorren azaroaren 26an Miribillan, Bilbon, ospatuko da kulturaren aldeko ‘Fair Saturday’ topaketa. Bilbon sortu zen mugimendua dugu hau, hain zuzen ere, Black Friday egunaren ondoren gizartea kontzientzieko nahiean, kontsumo jasangarri eta osasungarriaren alde, dantza, antzerki eta musikako kultur ekitaldien bidez.

Itxaropena Ikastolak ikuskizunean parte hartuko du, baina horretarako 15 ikasleko abesbatza bat behar dugu, euren ahotsekin dena emateko prest. Lasai, beste hainbat abesbatzarekin batera egongo gara eszenatokian, baina gure Ikastolaren indarra distiraraziko duen ikasle ausarten ahotsak behar ditugu.

Horretarako, proba txiki batzuk antolatu ditugu urriaren 28an eta 29an, Ikasketaburutzaren bulegoan. Ekitaldian izena emateko, honako hauek beharko dituzue:

  • LH6 edo DBH ikasleak izatea.
  • Gurasoen edo tutoreen baimena izatea, sinatuta.
  • En TOL Sarmientoren ‘Zurekin Batera’ abestia ikasita ekarri.
  • Eta batez ere: gogo eta erabakitasun handia abesbatzan parte hartzeko.

Esperientzia paregabea eta bikaina izango da! Anima itzazue etxetik ere parte hartzera! Ziur ahots zoragarriak ditugula Ikastolan.

Sarrerak salgai daude jada 15 eurotik aurrera Fair Saturdayeko orrialde ofizialean.