Hilabete honetan zehar, gure ikasleek Erasmus+ proiektuarenen bi mugikortasunetan parte hartu dute. Lehenengoa Eslovakiara egindako bidaia izan zen. Bertan, eskola guztiz desberdin bat ezagutu ahal izan zuten, gure ohiko ikastolako ohituren urrun, eta horretara egokitzen ere ikasi behar izan zuten.
Lehenengo egunean hiriko alkatea ezagutu ahal izan zuten, eta udaletxean harrera izugarria egin zitzaien: folklore ikuskizunak, dantza tipikoak eta eskolako eta herriko haurren abestiak. Dena oso formala izan zen gure egunerokotasunerako, baina baita zoragarria ere esperientziarekin nola motibatu ziren ikustea.
Ondoren, Bigarren Mundu Gerraren inguruko Literatura proiektua izanik, taldeko jarduerak egin ahal izan zituzten, hala nola liburuen karatulei buruzko tailer bat, gerraren museoari bisita, gaiarekin lotutako pelikulez gozatu eta inguruan zuten pasaije harrigarriaz gozatu ere. Horrez gain, High Tatras bisitatu zuten, teleferiko bidez sartu behar izan zuten mendialdea, eta ondoren egurrezko bidea egin zuten bertatik.
Horrek guztiak nazioarteko ikaskideekin harremana sendotu besterik ez zuen egin, elkar hobeto ezagutzera, ingelesa praktikatzera eta Europako gainerako ikasleen errealitateak ezagutzera bultzatu zituen, eta, zalantzarik gabe, etorkizunera begira asko aberastuko du haien errealitatea.
Esperientziaren argazki-albuma jarraian utziko dizuegu:
IKUSI ARGAZKI BILDUMA