Europar Batasunaren finantzaketari esker, Itxaropena Ikastolaren Erasmus+ proiektuak aurrera jarraitzen du. Dakizuenez, Europako hainbat herrialderekin musika eta literatura proiektuetan murgilduta gaude dagoeneko, eta, jakina, baditugu hurrengo ikasturteetarako ideia berriak buruan zein planteamenduan, abenturarekin bat egin nahi duten kontinenteko eskolekin harremanetan jarraitzen dugun bitartean.
Oraingoz, bi talde ditugu datozen asteetan zehar Europara bidaiatzeko prest: urriaren 2an, Literatura proiektuko lau ikasle Slovakiako Košicera joango dira, bertako kideak ezagutzera eta azken hilabeteetan kontinentearen historian oinarrituta egin dituzten irakurketen inguruan lan egitera, batez ere holokaustoaren eta honen ondorioen inguruan.
Beste talde bat, hogei bat ikaslekoa, Eskoziako Aberdeenera joango da hurrengo astean, urriaren 7tik aurrera, musika proiektuari amaiera emateko. Bertan, ikasleek Europarako Sinfonia interpretatuko dute. Sinfonia horretan hasieratik ibili dira lanean eta Europako gainerako kideekin batera arituko dira, hiriko antzoki garrantzitsuenean, milaka ikusleren aurrean. Gainera, hemendik prestatuta zeuzkaten piezak ere jo ahal izango dituzte, baita frantziar kideekin elkarlanean prestatu zutena ere.