Covid-19ren egoeragatik, bidaiak bertan behera utzi behar izan baditugu ere, jakin ezazue aurrera jarraitzen dugula programatuta ditugun Erasmus+ proiektuekin. Oraingoz, gure ikasleek ezin dituzte beste herrialde batzuetako ikaskideak bisitatu, baina haiekin lan egiten jarrai dezakete aurreikusitako jardueretan.
‘Looking Out, Looking In ‘ proiektuan, Europako hainbat herrialdetako ikasleekin sinfonia bat osatzea dugu asmoa, eta helburua lortzen dugun bitartean, elkarrengandik ikasten joatea. Bide horretan, herrialde parte-hartzaile bakoitzak bere kultura definitzen duen abesti bat prestatu eta interpretatu du, gainerakoekin partekatzeko.
Itxaropena Ikastolak, Josean Artzeren ‘Txoriak Txori’ olerki klasikoa aukeratu du, Mikel Laboak 1968an musika jarri ziona. Oso adierazgarria iruditzen zaigu eta Europako gainerako herriek ezagutzea merezi du. Gure ikasleek lan bikaina egin dute Trapagarango Musika Eskolan, eta, entsegu batzuk egin ondoren, hemen uzten dizuegu, elkarrekin lan eginez, maila desberdinetako ikasleek izan duten emaitza bikaina.
Hemen ere, eguneko argazki batzuk: