Ikastolako ingeleseko metodologiari bueltatxo bat emateko garaia heldu zaigu aurten. Azken garaian, konpetentzia guztiak behar bezala landu ahal izateko, gure testuingurua eta ikasleen profila kontutan hartuta, behar ezberdinak genituela ikusi izan dugu. Horren ondorioz, Ikastolan ingelesa departamentua sortu genuen, hizkuntzaren irakaskuntzak planteatzen zizkigun erronkei aurre zelan egin erabakitzeko.
Departamentu horretan, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko irakasleek, goitik beherako metodologia aldaketa bat behar genuela erabaki izan zen, eta hemen duzue erabaki hoien ondorioak zeintzuk izan diren, eta bide batez, metodologia berrien azalpenak maila guztietan.