Datorren astelehenean, urriak 3, eskolaz kanpoko jarduerak hasiko dira Itxaropena Ikastolan. Horrek esan nahi du bai arratsaldeetako kirol jarduerak bai eguerdietako ingeles eta mindfulness jarduerak egun horretan hasiko direla.

16:30ean, ikasleak zuzenean joango dira jarduerara, begiraleak lagunduta. Eta 17:30ean (17:25 HHren kasuan), sarrera nagusian jaso ahal izango dituzue, kiroldegiko atea eta Idazkaritza dagoen lekuan.

IKUSI HEMEN AURTENGO EKINTZEN ORDUTEGIAK IKUSI HEMEN AURTENGO EKINTZEN PREZIOAK