Itxaropena Ikastola

Eskolaz kanpoko ekintzen ordutegia eta arauak

Hona hemen aurtengo eskolaz kanpoko jardueren egitaraua:

Imaginatuko duzuenez, eskolaz kanpoko ekintzek badituzte bere arauak.

Hemen dituzue laburtuta, arau orokorrak:

  • Ekintza bakoitzaren programaketa, eta talde zein espazioen banaketa, hala eta ekintza berriak sortzea Eskola Kirolako Batzordeen esku egongo da.
  • Ekintza bakoitzak ikasle minimo bat behar izango du, minimora ez ailegatzekotan, ekintza ez da aurrera eramango.
  • Ez ahaztu eskolaz kanpoko ekintzak, hezkuntzaren osagarri direla, borondatezkoak izan behar direla, eta umeek ez dutela behartuta etorri behar.
  • Edozein errespetu falta ekintza hauetan, bai monitore zein ikaskideei, familiari komunikatuko zaio.
  • Monitoreak falta izango balira (gaixotasun bategatik, edo betebehar pertsonalengatik), ordezkatuak izango lirateke egun horretan, eta ordezkoak betiko programaketa aurrera eramango luke.
  • Ordainketa: hile osokoa egingo da, urritik ekainaren erdirarte. Ez da kontutan hartuko zenbat egun opor dituen hilabete bakoitzak, hau kontutan izan delako jada prezioak erabakitzean.
  • Inskripzioak hiruhileko osokoa izan beharko du, ezin da bajarik eman hiruhilekoa bukatu baino lehen. 

 

Altak / bajak:

Alta berriak emateko, matrikula epean egonda, izen-emate formularioa bete beharko duzue. Epetik kanpo eskatua, idazkaritzan komunikatu eta ekintzaren egoeraren arabera (ume kopurua, etab.) erabakia hartuko da.

Baja emateko, idazkaritzan komunikatu opor egunak baino lehen (Gabonak, aste santua, uda). Gogoan izan, dagokion dokumentu bidez eskatutako bajak besterik ez direla bideratuko. Bestelako kasuetan (gaixotasun, lesio…), behar bezala justifikatuta egon beharko dute. 

Tarifa:

Aurtengo prezioak ez dira igoko.