Ikasleek buru-belarri jardun dute bizitzaren sorrera, eboluzioa eta Homo Sapiensen etorkizuna aztertzen. Ikertu, eztabaidatu eta sortze-lanak egin dituzte; hori guztia borobiltzeko Atapuercako aztarnategiak, Eboluzioaren Museoa eta Burgos hiriburua bisitatzera joan gara.
Aukera paregabea izan da ikasitakoa zuzenean bizitzeko. Eutsi jakinminari!