Azken ikasturte honetan hartu ditugun erabakien artean, familiak gehien harritu dituena, zalantzarik gabe, mantalak kentzearen erabakia izan da. Hartzen ditugun beste erabakiak bezala, hau ez da gure egun bateko pedrada izan, ez ginen astelehen batean ikastolara haserre heldu eta ez genuen mantalen aurkako brigada sortu. Erabakiak oinarri pedagogiko batzuk jarraitu ditu, eta noski, hemen azalduta dituzue zalantza izatekotan:
 

Lehenengo zergaitia: erosotasuna

Gure gelak umeentzako tailerrak bezalakoak dira. Beraz, haien erosotasuna premiatzen dugu beste guztiaren gainetik. Arropa ahalik eta gutxien eramanda, ariketetan parte hartzeko erreztasuna ematen diegu, ez dute berorik pasatzen eta gainera, ez dute zertan mauken, botoien, poltsiko edo bestelakoek sortu ahal dizkieten arazoetaz arduratuta ibili behar.
 

Bigarren zergaitia: askatasuna

Honen ildotik, oso beharrezkoa da egiten dituzten mugimenduetan aske izatea: horregatik, gu lanera soineko ponposo batekin ez gatozen bezala, haiek euren arropekin nahikoa dute. Gehiengoei, mantalak belaunetara iristen zaizkie, eta horrek, nahitaez haien mugimendua mugatzen du.
 

Hirugarren zergaitia: autonomia

Berriro esango dizuegu: Haur Hezkuntzako gelak, tailerrak dira. Horregatik eskatzen dizuegu arropa erosoa, eta beti gogoratzen dizuegu hobe dela umeak ahalik eta arropa sinpleagoarekin ekartzea. Posible da zikintzea, baina horrekin ere higiene eta ardura ohitura batzuk hartuko dituzte. Hala ere, gogoan izan: umeak dira, eta askotan zikinduko dira, haien garaia delako material eta objektu desberdinekin ibiltzeko, eta ez dira denak garbi egongo. Joango dira ikasten ez zikintzen, eta oso beharrezkoa da denborak ikastea.