Jarduera hau ‘Zaindu Janaria’ 2019/20 Planaren parte da. Plan horren helburua eskoletako jantokietan janaria alferrik botatzea murriztea da.

Ogia aukeratu dugu jardueraren oinarri, zenbait abantaila dituelako, hala nola, denbora tarte batez gorde daitekeela galdu gabe.

Zeintzuk dira jardueraren helburuak?

MURRIZTU: %10eko murrizketarako gomendioak eta jokabide plana.

BERRERABILI: Ogiari probetxua atera ahal zaio.

BERPENTSATU: Panela eta neurgailua (sarreran ikus dezakezuen metakrilatozko kubo gardena) osagai didaktiko ezin hobeak dira ikaskideei eta hezkuntza komunitateari kontsumitzen ez den ogi kopuruaerakusteko.

ZENBATU: zenbatu, menuaren arabera, kontsumitu ez den ogi kopurua.