Hurrengo urtarrilak 29an matrikulazio epea zabalik egongo da eta Ikastolatik pasa zaitezkete informazio guztia jaso edo izen ematea betetzeko.
Hona hemen horretarako beharko dituzuen agiriak:

  • Gurasoen NANaren kopia, eta umearena ere, izatekotan
  • Errolda familiarra
  • Familia liburuaren fotokopia

Gogoan izan epea otsailaren 9ra arte zabalik egongo dela. Anima zaitezte gurera etortzen! Edozein informazio behar baduzue, badakizue hemen gaituzuela zuen zalantza guztiak argitzeko.
Gogoan izan, hauek direla idazkaritzarekin kontaktuak jartzeko bideak:

Mail helbidea: idazkaritza@itxaropenaikastola.eus

Telefonoa: 94 486 21 29

Ordutegia: 7:00 – 18:00