Ikasturteko azken egunak luzeagoak izaten dira beti, baina, bereziki, bero-egunak zailagoak izaten dira eramaten. Eta hara nola amaitu dugun ikasturtea aurten, termometroak goraino!

Beraz, egoerari aurre egiteko modurik onena Uraren Jaia ospatzea izan da, HHko txikienetatik hasita LHko ikasle nagusietaraino. Urez betetako ontziak, blaitzeko pistolak, mahukak, etab. atera ditugu, eta gure bainujantziekin, txanklekin eta gerorako eskuoihal batekin jantzita, Ikastolako girotxoa freskatu dugu.

Ospakizunaren bideoa eta eguneko argazki batzuk dituzue hemen:

ARGAZKIAK