Apirilaren 23an, Liburuaren Egunean, eta aste horretan zehar (19tik 23ra), “Save the Children” GKEaren eskutik jarduera bat proposatuko zaie Ikastolako ikasleei.

Adin desberdinetara egokitutako proposamen didaktikoen bidez, hainbat haurren egoera ahulera hurbiltzen dituen hezkuntza- proposamena da. Aurtengo edizioan, lortutako dirua Rohingya haur errefuxiatuentzako hezkuntza-, babes- eta biziraupen- programetara bideratuko da.

Myanmarretik modu tragiko eta krudelean kanporatua izan den biztanleria da. Gaur egun, milioi bat pertsona, horietatik ia 600.000 adingabeak, Bangladeshko errefuxiatu-esparru batean bizi dira, erakunde humanitarioen laguntzekin soilik. Egungo osasun-krisiaren aurrean, COVID-19aren ondorioz, espero zen bezala, egoera hori larriagotu egin da.

Proposamenaren barruan, ikasleek gelan pertsonalizatu beharko dituzten 5 orri-markatzaile datoz. Geroago, irakurle solidarioei (aita, ama, aitite-amama, neba-arrebak, lagunak,…) orri-markatzaile hauek “erosteko” aukera eskeini, eta bildutako dirua rohingya haurrei laguntzeko erabiliko dela azalduz.

Haur Hezkuntzan, egunero orri- markatzaile bat apaindu eta pertsonalizatu egingo dugu, eta egun horretan bertan etxera eramango dute. Gela bakoitzean, itsulapiko bat egongo da dirua sartzen joateko (0,50€, 1€,…) Informazio gehiago nahi izanez gero, web orrirako esteka uzten dizuegu.