Joan den larunbatean, ekainak 11n, Ikastolan ospatu genuen aurtengo Jaia. Ospakizun berezia izan da, arrazoi askorengatik: pandemia gainditzeak azken urteetan ez ospatzera behartu gaituelako, Ikastolak 50 urte bete izanak… egia esan, pozgarria izan da elkar berriro elkar ikusi eta hain ondo pasatzea.

Egunean zehar tailerrak, apar festa, eskolaz kanpoko ekintzen erakustaldiak, DJak eta sekulako bazkaria izan genuen. Gainera, zuen pintxoak eta tartak gehitu zitzaizkien… super goxoak!.

Itxaropena Ikastolatik bereziki eskertu nahi dizuegu jaiaren antolaketan eta ospakizunean parte hartu zenutenei, eta zuen partetik jasotako laguntza. Eskerrik asko!

IKASTOLAKO JAIKO ARGAZKIAK