Gero eta ikasle gehiagok patinetea erabiltzen dutenez Ikastolara heltzeko, hemen gogoratzen dizuegu zein den patinetez heltzeko protokoloa, Covid-19 garaiaren ondorioz hartu diren erabakiak kontutan hartuta:

Patinete-erabiltzaileak patio nagusitik sartuko dira, eta idazkaritzara doan kanpoko eskaileretatik patinetea aparkatuta utzi beharko dute horretarako esleitutako eremuan. Ondoren, eskailera beretik jaitsi beharko dute patiora, eta DBHra eskailera nagusitik sartuko dira, ikaskideekin batera.

Bazkalordua: Etxean bazkaltzen dutenek eskailera nagusitik irtengo dira lehenengo solairura arte, eta handik kanpoko ate txikitik.

Itzulera: 14:25ean izango da patio nagusitik, goizean bezala.

Irteera 16: 30ean izango da, bere kideekin eskailera nagusitik patio nagusiraino. Handik, idazkaritzako kanpoko eskaileretatik abiatuko dira patineteen aparkalekuraino, eta eskailera beretik jaitsita, patio nagusitik aterako dira kanpora.