Aurtengo gabonetan ere, Olentzero hurbildu zaigu Ikastolara, beste urte batez. Eta badira nahikotxo bere sakelean. Etorri zaigun bakoitzean, umeen ilusioa berpiztu du, atetik sartzerakoan jartzen duten aurpegiak ez baitu preziorik. Haien begietan ikus dezakegu gabonetako mezua, benetako gabonetako mezua: ez opariena, ez kontsumoarena, baizik eta ilusionarena eta elkartasunarena.
Eta hau guztiak gure Ikastolara datorren Olentzerok lortzen du urtero-urtero. Gainera, aurten, euskarari garrantzi berezia eman dio bere mezuan, eta hizkuntza bizirik mantentzeko eskatu die gure ikasleei. Egiten duen esfortzuagatik maite dugu Olentzero, bere inplikazioagatik, eta hain txiki ez garenoi ere gabonetako berebizikotasuna helarazteagatik.
Eskerrik asko, gure Olentzero!