‘Looking Out, Looking In’ musika proiektuak aurrera jarraitzen du, aurreikusitako mugikortasunetatik haratago, gure ikasleek Europarako Sinfonia lantzen ari direlako, proiektu honen guztiaren azken helmuga den ekintza.

Maila ezberdinetako neska-mutilak elkarren ondoan lanean ari dira beren onena emateko eta datorren martxoaren 15ean Aurillacera (Frantzian) pieza eder bat eramateko. Bertan, ikasle frantsesekin topo egingo dute eta sinfonian beren parteari elkarrekin forma emango diote. Sinfoniak lau zati izango ditu, binaka osatutakoak herrialde desberdinen artean.

Talentu handiko musikari talde bat dugu Ikastolan eta beren lanaren emaitzak ikusten has zaitezkete.

 

Argazkiak ikusteko klikatu hemen