Duela gutxi, gure ikasle nagusienekin eramaten ari garen orientabide saioetan, merkataritza itsasketako lagunen bisita jaso genuen: Santi Bilbao (Euskal Ontzijabeen Elkartearen Idazkari Nagusia), Eneko Jaio (Bilboko Portuko praktikoa) eta Marina Aramburu (Euskal Herriko lehenengo emakume kapitaina izandakoa) izan genituen gurean Itziar Otxoa Elkarteko idazkariaren eskutik.

Saioa oso interesgarri izan zen eta gure ikasleek mundu berri honi buruzko zalantza eta kexka, bai teoriko zein pertsonalak, argitzeko aukera paregabea izan zuten.

Eskerrik asko Itziar eta eskerrik asko Euskal Ontzijabeen elkarteari!