Naizen Elkarteak urte batzuk darama Ikastolako Irakaslegoari formakuntza eskaintzen sexu/genero dibertsitatearen inguruan, eta orain, apostu hori familiei ere luzatu nahi dizuegu. Transexualitatearen inguruko hitzaldi bat eskeiniko dugu ikastolan, Naizen Elkarteak emanda, Martxoaren 16an. Arratsaldeko 16:40etan hasiko da Zulueta Jantokian (jantoki handian), eta 30 pertsonentzako izango da, Covid-19ak eragindako neurriak direla eta. Hala ere, Jantokiak sartzen ez zaretentzako, hitzaldia online eskeiniko da Zoom aplikazioaren bidez.

Bai saio presentzialerako zein Zoom bidezkorako, zuen izen ematea behar dugu. Horretarako, idatzi idazkaritza@itxaropenaikastola.eus helbidera zuen izen abizen eta aukerarekin. Anima zaitezte eta lor dezagun guztion artean ikastola dibertso eta aberasgarriago bat!