Familia agurgarriak, dakizuenez martxoaren 8a ostegunean, greba deialdia zabaldu da emakumearen eguna dela eta. Egun honen helburuekin Ikastola ados dago baina greba deialdiak antolakuntza arazo batzuk sortzen digu eta hauei aurre egiteko hartu ditugun erabakien berri ematera nator. Ikastolako langile askok greba egitea erabaki dute eta jantokiko langile gehienak ere bai. Greba deialdiak goizeko 11:00tik arratsaldeko 15:00ak arte iraungo du. Ikastola egun horretan horrela antolatuko da:

  • Goizean klaseak hasiko dira beti bezala 9:00etan. Autobus eta goiztiarren zerbitzuak ere ohiko moduan egongo dira. 11:00ak arte klase normalak egongo dira.
  • 11:00etan greba egingo duten irakasleak joango dira eta gelditzen direnak jarduera bereziak antolatuko dituzte umeekin emakume egunaren gaiari buruz.
  • Eguerdian ez da jantoki ezta monitoreen zerbitzurik egongo, beraz, familiek jaso beharko dituzue zuen seme alabek bazkaltzeko orduan modu honetan:
      • HH-0, HH-1 eta HH-2 eguerdiko 12:00etan
      • HH-3, HH-4 eta HH-5 eguerdiko 12:15etan
      • LH-1etik LH-6ra bitartean eguerdiko 12:30etan
      • DBH guztiak eguerdiko 13:10etan
  • KONTUZ! Umeak ezingo dira Ikastola geratu zaintzaile zerbitzurik egongo ez delako.
  • 14:30etan irekiko dira berriro Ikastolako ateak eta ikasleak etorri ahalko dira. Arratsalde osoan aktibitate bereziak egongo dira emakume egunaren inguruan.
  • 15:00etan bueltatuko dira greba egin duten langileak
  • 16:30etan, egunero bezala, ikasleak aterako dira eta autobus zerbitzua bertan egongo da.
  • EXTRAESKOLARRAK: 8an eguerdiko extraeskolarrak bertan behera geratuko dira, ez ordea arratsaldekoak, hauek betiko moduan egingo dira.
  • Egun horretako jantoki kuota bueltatuko da.

Aurtengo martxoaren 8a egun berezia izango da eta familiaren antolaketan adaptazioak eskatuko ditu. Bakarrik eskatzen dizuet adaptazio hauek eskuzabaltasunez hartzea.

 

José Luis Elorza, zuzendaria