Azken egunetan Gabonekin gabiltza aurrera eta atzera ikastolan: Olentzeroren iritsiera prestatzen, gabonetako kantak afinatzen, gelako apaingarriekin bueltaka… eta kolorez eta kanpaiz jositako zoramen honen erdian, Mari Domingi heldu zaigu Ikastolara umeekin hizketan ibiltzeko.
Lehenbizi Haur Hezkuntzatik pasa da, eta umeek adi adi entzun dute kontatu dien guztia, eta maitasunez bete dute heldu den momentutik. Haientzako bisita magikoa izan da.
Geroago, LHko umeak bildu ditu eta, hemen ikus dezakezuen bezala, haien zalantzak argitzeaz aparte, elkarrekin dantzan ere ibili dira. Sekulako momentuak pasa ditugu elkarrekin!