LHko bigarren zikloan Hamaiketako Osasuntsua kanpaina burutu dute hilabete honetan. Kanpaina horren helburua da ikaskideak elikadura egokiaz kontzientziatzea eta, aldi berean, plastikoen kontsumoa ahalik eta gehien murriztea.

LH4ko ikasleak gela guztietatik igaro dira erronka zertan datzan azaltzera: hamaiketakoetarako plastiko ez-berrerabilgarri gutxien eta hilean fruta eta zereal gehien erabiltzen duen taldeak irabaziko du. Irabazleek, kanpaina amaitzean, hamaiketako osasuntsu berezia jasoko dute jantokian.

Alde batetik, LHkoen azalpenaren argazkiekin eta haien ikaskideek (LH 4-5-6) egindako errokarako ekarritako hamaiketakoekin utziko zaituztegu.